ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Gerra, ikaragarria Lizarran

  • Type of video:
  •       - Testimonio
  • Classification:
  •       - Memory about the near past
  • Researcher / collaborator:
  •       - Patziku Eta Joxan Perurena
  • Approximate date:
    2007
  • Location of the video:
    Leitza
  • Type of informants:
    Individual
  • Informants in the video:
    Astibia Lasarte, Inaxi

Gauean etxeko balkoitik ikusten zutena kontatzen du: guarda zibilen kamioiak, olanaz estalita, behin eta berriz pasatzen ziren; kartzelan jendez betetzen zituzten eta hiltzera eraman. Gau batean lau bider ikusi izan zuten kamioia pasatzen. Behin paseoan zebilela Lodosako neska batekin, kartzela ondoan kamioia ikusi zuten eta neska ikustera joan zen: bere aita ikusi zuenean garrasika hasi zen. Kontu handiz ibili behar zen: frontetik baten bat hilda ekarri zuten eta andre batek gurdia zibilei esan zien beste andre batek barre egin zuela; emakumea hartu eta fusilatu zuten. Fusilatutakoak ongi lurperatzen ez zituztenez eta bazterretan uzten zituztenez, paseoan joaten zirenean oso usain txarra nabaritzen zela azaltzen du. Lizarrako alkatea zen Fortunato Aguirre  abertzalea kartzelan sartu zuten eta San Miguel egunean erreketeek atera eta hil zuten. Larragan, beste hainbat herritan bezala, gau baten 20 eta 30 urte bitarteko 20 mutil hil egin zituzten.