Lanaren hartzaileak:
Hartzaileak zerotik zortzira bitarteko haurrak (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenbiziko bi urteak) eta beren irakasleak dira. Zeharka, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Behereko Ondare Kultural Materiagabean interesa duen oro.
Lanaren formatua:
On line euskarria duen lana da. Aurki, osorik eta doan jaitsi ahal izanen da. Abestien hitzak irudi batekin eta ikono interaktiboen multzo batekin aurkezten dira honakoekin konektatzen dituztenak: musika oinarri (akonpainamendu), landa-lanean bildutako jatorrizko bertsio, partitura, banakako edota koru-interpretazio, bitartekaritza baliabide (kamishibai, karaoke, dramatizazio…) eta Haur Hezkuntza edota Lehen Hezkuntzako proposamen didaktikoekin.
Edukien deskribapena:
Lanak bi ibilbide du, bat gazteleraz eta bestea euskaraz, abestien aukeraketa ezberdinarekin. Laguntzaileak ageri diren kredituen ondoren, Unibertsitate Publikoko Irakasletza ikasleak tarteko, irakasleei hastapenerako orrialde batzuk prestatu zaie gida gisa balia dezaten Ondare Kultural Materiagabea eta ondare-hezkuntzaren aspektu ezberdinez (zer den, zer esparru dituen OKMak, jabetze kritikoa zer den, baliabide hauekin proiektutan nola lan egin, kantutegia zer den…) eta non oinarrizko bibliografía bat eransten den. Jarraian, abesti interaktiboen bilduma aurkezten da, bere baitan zerotik hirura bitarteko haurrentzat abestiak dituztenak (mimika eta keinu bidezko jolasak eta sehaska-kantak) eta hirutik zortzira bitarteko haurrentzat (txandaka abesteko kantak, haurrentzako jolas eta dantzak, abesti liriko errazak eta abesti narratiboak).
Lanaren hezkuntza-erabilera:
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasgeletan edo musika eskoletan hezkuntza formala eman dadin sortutako lana da.