NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Mediateka - Nafarroaren Euskararen Mediateka

  • Nafarroako Euskararen Mediateka

    Gaztelerazko web-orrira sar zaitezke ezkerreko irudian sakatuz

     

    Nafarroako Euskararen Mediateka, Euskarabidearen proiektua da, euskararekin interesa duen orori Nafarroako euskalki ezberdinetan sortutako zeinahi gai eskura uzteko asmoa duena: Nafarroako euskal mintzoez diren entzunezko eta ikusentzunezko grabaketak  eta nafar euskalkietan izkiriatutako idazkiak.

    Egitasmo hau orain duela hamar urte sortu zen eta orduan Nafarroako Euskararen Fonoteka izendatua izan zen. Nafarroako Gobernuak eta Euskal Kultur Erakundeak elkarrekin sustatu izan zuten.

    Nafarroako Euskararen Mediatekaren helbururik oinarrizkoena honakoa da: gai hauek guztiak bildu, antolatu eta eskura uztea erabilerraza den sistema informatiko batean, bai ikertzaile, bai publiko orokorrarentzat.

     

     

    Euskarabidearen web-orrira sartu

     

     

     

    Fonoteka, bideoteka eta liburutegia

    Hiru dira Mediatekak biltzen dituen fitxategiak: audio grabaketak, bideoak eta testu artxiboak. Ikerlanetatik, landa-lanetatik eta ikertzaile edota norbanakoen emarietatik heldu diren testigantzak ditugu. Beraz, Nafarroako Euskararen fonoteka, bideoteka eta liburutegi bana osatzen dute.

    Ondare Kultural Materiagabearen Salbaguardiarako Plan Nazionalaren (2011) zazpi esparruen arabera antolaturik daude: jarduera produktiboak, sinesmenak, ahozko tradizioa, jolas eta kirolak, musika, elikatzea eta gizarte harremanak.

    Artxibo eta gai-antolaketa hau eskaintzeaz gain, Mediatekak bildumen araberako bilaketak egitea ahalbidetzen du. 

     

    Nafarroako euskal dialektologia

     

    Dialektologia mapak

    Mediatekak, orobat, hurrengo bi antolaketa dialektologikoen araberako eskualde eta herrien mapak eskuratzen dizkigu: Louis Lucien Bonaparteren mapa tradizionala eta Koldo Zuazok eratutako gaur egungo mapa. Hauetara sartzea bada eskuinaldeko irudian sakatu ezkero.

    Dialektologia erregistroak

    Euskal dialektoen bi antolaketen araberako erregistroak bila daitezke.

    Herriak

    Testigantzak herrika antolatuta eta dialektologikoki sailkatuta ere badaude.

    Bildumak

    Azkenik, Mediatekaren fitxategiak osatzen duten bildumen arabera bila daiteke baita ere.

     
Página Web, Inventario, Dialectología, Centro De Documentación
Investigación en Navarra y Baja Navarra