NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Herrian egondako suteak 1

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Ohiko eraikuntza
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Jesus Mari Maiza Lacunza
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

SUTE, DENDA, EZTANDA, ETXEAK, ERRE, TXIMISTAK, MOTOPONPA, EGURREZKO ERAIKINAK
Herria asko aldatu da. Sute asko egon dira. Jesus Marik lau sute ezagutu ditu. Azkena, mila bederatziehun eta laurogeita bian izan zen. Hamazazpi bat urte zituela, denda batek eztanda egin, su hartu eta ondoko etxe guztiak erre ziren. Beste batean, frontoi zaharra zegoen lekuan, “iñuzturek” (tximistak) ondoko eraikinak erre zituzten, uholdera (ibaia) arte. Alkate zen garaian, sute bat egon zen eta suhiltzaileei deitu behar izan zien. Jendeak etxetik ahal zuena atera nahi izaten zuen, barneko gauzak erre ez zitezen. Gazte zen garaian, udaletxeak bazuen “motobonba” (motoponpa) bat eta suhiltzaileak ere egon ziren, baina etxe asko etxeen kondizioak oso onak ez zirelako erre ziren. Izan ere, eraikinak egurrezkoak ziren eta etxe gehienetan belarra egoten zen.