NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Janaria

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Elikadura eta aniztasuna
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Barandiaran Razkin, Mari Paz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

TXOKOLATE, ETXEA, OGIA, AMA, URDAIL, TORTILA, HARAGI, PATATA, ARRAUTZA
Goizero txokolatea jaten zuen ogiarekin. Amak egunero egiten zien txokolatea. Eskolatik gertu bizi zirenez, jolas-orduan etxera joaten ziren gosaltzera. Gehienetan, amak prest izaten zuen urdaila, eta ogitartekoan jaten zuten. Bijilia zenean, amak patata tortilla egiten zien. Bazkaltzeko, normalean babarrunak jaten zituzten neguan eta ondoren, haragi edo arraia pixka bat. Batzuetan, fruta ere jaten zuten. Meriendatzeko txokolatea izaten zuten eta afaltzeko, beti patata egosiak eta arrautzak, tortillan edo frijituak.