NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Karlistadak. Orokietako bataila

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - Izaro Arroita E Iñigo Astiz
  • Gutxi gorabeherako data:
    2007
  • Bideoaren kokapena:
    Orokieta-Erbiti
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Oiz Nuin, José

1872an liberal eta karlisten arteko bataila izan zen Orokietan. Bera txikia zenean, trintxeren zuloak oraindik ikus zitekeen mendian. Aitak bataila nola izan zen kontatu zion: liberalek karlistak prisionero hartu eta elizan sartu zituzten; Gurutze Gorria aurreneko aldiz, herrira etorri zen zaurituak laguntzeko; Carlos VII bere arbasoen etxean ezkutatu zen eta haiek lagundu zuten ihes egiten.