NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Irina eta ogia


-Errotara joaten ziren irina egitera, etxean ogia egiteko. Gero urte guztikoa eramaten zen Irurtzungo fabrikara. Etxalekuko okinari ere eramaten zioten irina, trukean ogia emateko.

-Urte batez ogia erosi egin behar izan zuten, ez zutelako garirik. Ogia probatu gabe eramaten zuten etxera. Mozterakoan gurutzea egiten zioten labanarekin, eta musu eman.

-Ogi handiak izaten ziren, eta gehiago irauten zuten, 8-10 egunez.