NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Ezkontza kontratua

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Ahaideak, familia eta herentzia
  •       - Bizitza istorioak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - Patziku Eta Joxan Perurena
  • Gutxi gorabeherako data:
    2007
  • Bideoaren kokapena:
    Leitza
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Labayen Urquiola, José Joaquín

Soldaduskatik etorri zenean, amak ezkondu behar zuela esan zion. Amak berak hitz egin zuen eta ezkontza kontratua egiteko elkartu ziren emaztegaia eta bere aitarekin, besteak beste. Bertan, aitak bere senideentzako dotea eman zion gorde zezan; baita esan ere, diru hori kobratu arte etxean egon zitezkeela, baina kobratuz gero, berak erabaki zezakeela etxetik alde egin behar zuten ala ez. Orduan ireki zuen bere lehenengo aurrezki-kartilla.