NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Unidades didácticas sobre el PCI

  • Helburuak

    Bilduma osoaren helburuak honakoak dira (IPCE: s.d.):

    • Ondare Kultural Materiagabearekin harremana duten edukien ezarpena hezkuntza curriculum ofizialen maila ezberdinetan. Edukiok -kontzeptu, prozedura eta jarrerari dagokienak- ikasleek Ondare Kultural Materiagabearen berezko balioak ezagut ditzaten zuzenduko dira.

    • Ikaslegoa Ondare Kultural Materiagabean gaitzeko zerikusia duten hezkuntza-edukien hobekuntza.

    • Irakaslegoaren formakuntzaren sustapena ondasun kultural materiagabearen gizarte-balio, kultura-balio, ekonomia-balio eta balio identitarioetan.

    On line baliabideetara sarbidea

    Espainiako Ondare Kulturalaren Institutoaren (IPCE-aren) webgunetik jaits daitezken eta dohainik diren baliabideak ditugu.

    Deskribapena

    IPCEak argitaratu zuen hezkuntza-unitateen bilduma da, hezkuntza aldi guztietarako: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako, eta Batxilergorako. IPCEak ezagutza, balorazioa eta hedapena Ondare Kultural Materiagabearen babespen lana zela eritzi zuen. Hezkuntza-unitate bakoitza, libreki jaits daiteken PDF bat dauka, ordenagailuan ezar daiteken bertsio interaktibo bat eta gidaliburu bat irakaslearentzat.

    Hezkuntza aldi bakoitzarentzat hezkuntza-unitate bana

    Haur Hezkuntza

    Espainiako Kultur Ondarearen Institutua - IPCE (s.a.): Sobre el Patrimonio Cultural Inmaterial, ​Madril: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa.

    Ikaslearen liburua. ​Ikasgelan lantzeko irudiztatutako baliabidea (interaktiboa ere). Haurra den pertsonaia baten bitartez aurkezten da, Patricia ("Patri", "patrimonio" -ondare- hitzarekin duen antzekotasun fonetikoarekin jolasa eginez).

    Ikaslearen liburura sarbidea

    Irakaslearen liburua. ​Ikaslearen baliabide berberak baina ikasleekin jarduerak burutzeko oharrekin.

    Irakaslearen liburura sarbidea

    Deskribapen laburra. Haur hezkuntzaren unitatean Ondare Kultural Materiagabearen kontzeptua eta txikienengandiko ulermena azpimarratzen da.

    Lehen Hezkuntza

    Espainiako Ondare Kulturalaren Institutua - IPCE (s.a.): Los viajes de Patri. Conocer el Patrimonio Cultural Inmaterial, ​Madril: Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioa.

    Ikaslearen liburua. ​Ikasgelan lantzeko irudiztatutako baliabidea (interaktiboa ere). Haurra den pertsonaia baten bitartez aurkezten da, Patricia ("Patri", "patrimonio" -ondare- hitzarekin duen antzekotasun fonetikoarekin jolasa eginez).

    Ikaslearen liburura sarbidea

    Irakaslearen liburua. ​Ikaslearen baliabide berberak baina ikasleekin jarduerak burutzeko oharrekin. Erantzunen zerrenda dakar baita ere.

    Irakaslearen liburura sarbidea

    Deskribapen laburra. Unitate honetan kultura-aniztasuna jorratzen da Espainia osoko eta mundu osoko adierazpen kulturalak erakutsiz.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

    Espainiako Ondare Kulturalaren Institutua - IPCE (s.a.): Mundo Inmaterial. Conocer el Patrimonio Cultural Inmaterial, ​Madril: Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioa.

    Ikaslearen liburua. ​Ikasgelan lantzeko irudiztatutako baliabidea (interaktiboa ere). Liburuaren egiturak zailtasun gorakorra duten jarduerak dauzka, errez edo soilenetik (hutsuneak bete) lehen testu iruzkinetaraino.

    Ikaslearen liburura sarbidea

    Irakaslearen liburua. ​Ikaslearen baliabide berberak baina ikasleekin jarduerak burutzeko oharrekin eta erantzunen zerrendarekin.

    Irakaslearen liburura sarbidea

    Deskribapen laburra. Bigarren Hezkuntzara zuzendurik dagoen unitate honetan Ondare Kultural Materiagabearen eremu, ezaugarri eta arriskuak aurkezten dira jada. Landa lana eta ikerketaren hastapenetarako lehenbiziko jarduerak proposatzen dira.

    Batxilergoa

    Espainiako Ondare Kulturalaren Institutua - IPCE (s.a.): Esencias. Conocer el Patrimonio Cultural Inmaterial, ​Madril: Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioa.

    Ikaslearen liburua. ​Ikasgelan lantzeko irudiztatutako baliabidea (interaktiboa ere). Liburuaren egiturak mota ezberdinetako jarduerak dauzka, aipagarrienak testu iruzkinak eta eztabaidak direlarik.

    Ikaslearen liburura sarbidea

    Irakaslearen liburua. ​Ikaslearen egiturari jarraiki, jarduerak burutzeko oharrak eta erantzunen zerrenda dauzka bere baitan.

    Irakaslearen liburura sarbidea

    Deskribapen laburra. Batxilergora zuzendurik dagoen unitate honetan Ondare Kultural Materiagabearen eremu, ezaugarri eta arriskuaei garrantzi handiagoa ematen zaie. Landa lana eta ikerketaren hastapenetarako lehenbiziko jardueretan sakontzen da.