NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Xenpelar Dokumentazio Zentroa (XDZ)

  • Bertsoritzaren datu-basea

    Gaztelaniazko web gunera sar zaitezke ezkerreko irudian sakatu ezkero.

    Xenpelar Dokumentazio Zentroa, bertsolaritzaren dokumentazio zentroa, Bertsozale Elkarteak sortu zuen 1991an, ikerkuntza maila guztietan sustatzeko xedearekin, bertsolaritzaren ondarearen bilketa, antolaketa eta hedapenaren bitartez.

    Xenpelar Dokumentazio Zentroa da, halaber, Bertsozale Elkartearen behar informatiboei emandako erantzuna eta zerbitzu publikoa eskaintzen die ikertzaile, bertsozale edo bere bilduma eta edukiei so egin nahi dion orori.

    Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bilduma, 80ko hamarkadaz geroztik sortutako bertsolaritzaren ondareak osatzen du nagusiki, nahiz eta dokumentazio historikoak (bertsoen orriek, liburuek, esku saioek, grabaketek eta abarrek) ere bere tokia baduen. Honen ezaugarri bereziak direla eta, dokumentazioaren mailegua ez da posible, hala eta guztiz ere zentroak zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu kontsulta edota formatu eta euskarri ezberdinetako erreprodukzioak  eskuratzea ahalbidetzeko.

     

    Bertsozale Elkarteko web gunera sarbidea

     

     

     

    XDZ-ren fondoak

    Xenpelar Dokumentazio Zentroaren berezitasunetako bat bertsolaritzaren inguruko informazio eta dokumentazioaren bilketarako sistema baten antolaketa da: zentroa Bertsozale Elkartean Euskal Herrian edo atzerrian garatutako proiektuez elikatzen da hein handi batean; baina bertsozale edo bertso-eskolek ematen dutenak hainbesteko garrantzia edo handiagokoa du: grabaketak, bertsolarien emanaldi eta saioei buruzko informazioa, kartelak, argazkiak, esku-orriak, dokumentuak, liburuak, artikuluak eta abar. Azken hogei urtetan elkarte eta norbanakoek egin dituzten ekarpenei esker osotutako bilduma dugu honakoa.

    Bapateko bertsolaritzaren euskarri dokumentalarik nagusiena ikusentzunezko grabaketa da. Hori dela eta, Bertsozale Elkartea sare baten sorreran lanean dihardu, Euskal Herrian zehar egiten diren emanaldien grabaketak bil ditzan.

    Hedapenerako proiektu ezberdinek sortutako sinergiak baliaturik dela edo bertsozale, bertso-eskola eta abarrek borondatez egindako lanen bitartez dela, bilketa egin nahi da bertsolaritzaren sormenaren ikuspegi orokorra, eskualde aniztasunaren islada eta dagoen forma aniztasunaerakusten duten grabaketekin. Modu honetan, etorkizuneko ikerketak garatzeko ezinbestekoak diren gaiak batu nahi dira.

    Xenpelar Dokumentazio Zentroak orobat, bertso-eskola eta bertsozaleek berek emanaldietan egindako grabaketak ditu biltzen. Informazio euskarria eta materialaren zaintze egokiak hala eskatzen badu, honen tratamendu eta digitalizazioari ekiten zaio.

    Datu-base honetatik abiatuz bapateko bertsoak finkatzeko aukera dago. Jada diren argitarapenetatik eta gauzatutako aukeraketa lanetatik, parte-hartzerik onenen bilduma zabala espero dugu.

    Bilduma hau hazten joanen da argitarapenen tratamendu, bertsoen sailkapen, transkripzio edo ikusentzunezko fitxategien gaineraketan aurrera egiten den heinean. Etorkizunean, bertsolariek euren lanaren aukeraketa argitaratzeko erabil dezakete. Bapateko eta idatzitako bertsorako gunea izanen da.

    Bertsolaritzaren alorreko bilduma gaitza edukitzeaz gain, Xenpelar Dokumentazio Zentroak munduan zeharreko bapateko kantu gehiagori buruzko informazioa ematen du. 2003az geroztik, Bertsozale Elkarteak kulturartekotasuna barne hartzen du bere lanean, bertsolaritzaz landa munduan diren bestelako bapateko kantuen berri emateko xedez.

    XDZaren zerbitzuak

    Hezkuntza edo ikerkuntzarako egitasmo orok Xenpelar Dokumentazio Zentroko fitxategietara sartzea dauka. Egitasmo komertzialentzat, dagokien baimenen lorpen eta aurkezpena ezinbestekoa izanen da. Materialen kopiak aldez aurretik ezarritako erabilpenen arabera egin daitezke.

    Xenpelar Dokumentazio Zentroko gaiak ikustea doakoa izanen da. Gaion kopia eta aukerak dagokien salneurria daukate. Aldez aurretik  argibideak eskatzea beharrezkoa da.

    Fonoteka eta bideoteka
    Bertsoteka
    Argazkitegia
    Hemeroteka
    Liburutegia
    Artxiboa
    Erreprografia
Página Web, Bertsolarismo, Centro De Documentación
Investigación en Navarra y Baja Navarra