Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Kontakizun herrikoiak

josé maría satrústeguiKontakizun herrikoiek narrazio hitzaldiaren eskema daukate (hasierako egoera, gatazka, gatazkaren garapena, bukaera, azken egoera) konplexutasun handiko edo txikikoa. Bertsoko konposaketan ere dagoela ikusi arren, hemen prosan egindako konposaketak baino ez dira kontutan hartuko. Ahozko, tradizioko eta herri narrazioak dira. Orokorrean giza intereseko gertaeren jarraipena dute; giza jarrerarekin lotzen den protagonistaren hobetze edo degradatze prozesua espresatzen duen gai eta akzio ekintza unitatea eta forma eta aldikotasun dramatizatuak ere. Dena den hamankomuneko ezaugarriak alde batera utziz, barietate ikaragarrizkoak dira Smith Thompsonek, horietaz oso aditua, honako hauek aipatu ditu:

  • "Märchen" gertakarien jarraipena duen ipuin nahiko luzea da. Eramaten gaitu itxurazko mundu batera kokapen eta mugagabeko karakterekoa, eta harrigarriaz beteta dago. Inoiz-sekulako lurralde horretan, heroi umilek etsaiak hiltzen dituzte, tronura iritsiko dira eta printzesekin ezkonduko dira".
  • "Novella". Egiturai begira aurrekoaren antzekoa. "Ekintza egiazko mundu batean gertatuko da, garaia eta tokiak definituak, nahiz eta harrigarria sortu, entzuleentzat itxurazko egia dago, Märchenak ez duen egia.
  • Heroi ipuina "Märchen edo Novella baino hitz orokorragoa mota honetako ipuina lehenengoaren itxurazko munduan edo bigarrenaren sasierrealistan mugi daitekeelako".
  • "Sage": beste hitz antzekoak dira tokiko tradizioa, tokiko kondaira, kondaira ibiltaria, herriko tradizioa. "Ipuin mota honek azaltzen du benetan izan omen den gertaera ikusgarria. Kontatu ahal du gertatu zen zerbaiten kondaira, toki konkretu batean iraganean gertatua, herri horretan gertatu den kondaira, baina, agian beste hainbat lekutan kontatuko da eta munduko oso urruneko herrietan ere." Haietan izaki harrigarriak daude eta haiengan herriak sinesten du eta ekintza historikoa, itxurazkoa edo taxugabea azalduko da. Bere egitura sinplea da zergati bakar batez.
  • Ipuin adierazgarria (Etiologikoa): aurrekoari oso lotuta dagoen ipuin mota. Giza eta natura fenomenoak eta izaki bizidunen ezaugarriak eta sorrera adierazten dituzten kontuak dira.
  • Mitoak: oso hitz iluna da. Oraingo ordenean baino espazio eta denbora lehenago gertatutako kontuak. Pertsonaiak dira izaki sakratuak eta sasijainkozko heroiak. Haien ekintzaren bidez gauzen sorrera azaltzen dute.
  • Animalien ipuinak: mito baten markoak animalien giza ezaugarriak agertzen ez direnean. Animalia baten bizitasuna eta beste baten dorpetasuna azaltzen dituzten maltzurkeriak azpimarratuz.
  • "Schwank" (txantxak, humore pasadizoak, ipuin dibertigarriak eta lizunak): bereziki giza ekintza, nahiz eta zenbait animalia azaldu. Ezaugarri baten inguruan zikloak osatzen dituzte, aise gogoratzen dira eta mugikortasun handikoa dira.
  • Kondaira: primitiboki literario forma. Santu baten bizitza aipatzen denean banaka erabil daiteke. Ipuin "errukitsuak" dira normalean bilduma literarioaz emanak eta batzuetan ahozko tradizioan sartu dira.
  • "Saga": aro heroikoen ipuin literarioak, batez ere, Eskandinabia eta Irlandakoa.

Beste kategoria mota hauetan ez galtzeko bi irizpide erabili behar ditugu ezberdintzeko, lehen taldeari dagozkion kontakizunak eta banakako narrazioak; bigareenez, nagusiki historiko ez diren narrazioak eta kontakizunak "historiko" hartutakoak. Horrela bizi historiak dira "historiko" eta banakakoak. Herri ipuinak eta metatzeko eta jostatzeko ipuinak taldekoak eta nagusiki "historikoak"; eta Kondairak, mitoak eta gertakizunak taldekoak eta "historiko" hartutakoak.



Erakutsi motako artxibuak
Mota Titulua Berriemailea Sailkapena Herria
Bideoa Cuento de Bertoldo y la princesa Yoldi Ortiz, Josefina Kontakizun herrikoiak Larraga
1 erakutsitako artxibuak
  • 1
Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da CAN Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan