Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Ohiturenak

Ohituren ipuinak dira herri ipuinen beste zatiketa klasiko bat batzuetan txantxa edo anekdota izendatuak. Aarne-Thomsonen zerrendaren mundu arteko azpibanaketak srtzen dituzte tontakerien ipuinak, emakume edo neskato bati buruzko historioak (senar-emazteen ipuinak eta emakume bati buruzko kontuak) eta gizon bati buruzko ipuinak (gizon azkarra, gizon tontoa, erlijioso eta apaizen txantxak, beste ogibide batzuei buruzko txantxak, beste batzuk). Azken urte hauetan erabiltzen ari da "ipuin barregarria" izena haietakko batzuentat baliogarria dena. Maxime Chevalier-rek "tradizioko ipuintxo" espresioa ere defendatu zuen, herriko ipuinarekin beti bat egiten ez duena. Badute "gezurrezko protokoloa" nahiz eta ipuin miragarrietan bezala hain markatua ez izan, batez ere bukaeran. Kontestu guztietan dauden kondairak dira, nahiz eta azpiatal batzu (antiklerikalak, lizunak, e.a.) gizonezko girokoak eta heldukoak (askariak) izan.

Thomson eta R.A. Ramos-ek "schwanke" izeneko forma batekin erlazionatzen dituzte. Lehen autorearen arabera, ekintza gizatiarrak diren txantxa humoretsuak, anekdota humoretsuak eta ipuin dibertigarri eta lizunak dira; oso errez gogoratzen dira eta mugikortasun handikoak dira. R.A.Ramos-ek behin eta berriro esaten du askoz laburragoak direla eta degradazioak eta ekintza unitateak haien tonu humoretsua ematen dutela. Dena den, landa lanak egitura ezberdinagoak ematen ditu, hori bai, kontakizun hauek tonu humertsuko degradazio eta dezepzio formak dituztela kontutan hartuz. Kontakizun laburrak edo schwanke-z gain, badira kontrastaketan dauden bi sekuentziatako kontakizunak eta, "marchen"-en egitura garatuak ere. Orokorki, errepikapen egitura gutxi dituzte. Ekintza nagusiak edo nukleo funtzioek dezepzio formak ere hartzen dituzte eta, adibidez, hasierako ezak emaitza barregarriak bizkortzen duen gezurrezko eza bihurtzen du. Kontakizun luzeenetan salbu, eskematuak edo bigarren mailako ekintzak edo katalisi funtzioak dira. Bereziak diren espazio-denborako eskemak ere zehazgabekoak dira.

Pertsonaien karakterizazioaz, batez ere hain urria den karakterizazioa erabiltzen dute ezen izen arrunta artikuku indeterminatuaz nahiago duten. Pertsonaiak gizatiarrak dira, batzuetan tipo pertsonaiak. Naturaz gaindiko pertsonai baten bat agertzekotan, ezaugarri hori ez du. Pertsonai hauen gatazkaren egitura elkartua da, hau da, paper asko pertsonai batek eginak dira. Horrela, adibidez, subjektuaren lelokeria askotan aurkari bilakatzen da. Ohiturazko ipuineko pertsonaiengan tradizioko ezaugarriak ere ikusten dira.

Linguistikoki baliabide estilistikoak azpimarratzen dira barrea lortzeko. Bere adierazpen semantikoa, azkenik, batez eresoziala da.



Erakutsi motako artxibuak
Mota Titulua Berriemailea Sailkapena Herria
0 erakutsitako artxibuak
Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da CAN Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan