Herri ipuinak, komentatu dugun bezala, taldeko kontakizun herrikoiak dira eta "ez historiko" hartzen dira, hau da, estetiko eta itxurazkoak. William Bascom-ek ekarri zituen herri ipuinaren ezaugarri batzuk ("folktale") kondaira eta mito bezalako kontakizu prosaren beste modu batzuen ezberdintzearen saiakeran. Horrela herri ipuina ezberdintzen da itxurazko protokoloaren agerpenaz (irekiera eta itxiera) estruktural errepikapenen zaletasunaz eta, pertsonaiei dagokienez, eszenan biren legeaz eta pertsonai txikien edo ahulenaren gailentasunaz Axel Olrik-en lege epikoen artean. Kontatzen den kontestua askotan gauekoa da (neguko gauak, ardazketako gauak, artoa zuritzea...) beste ezaugarriak bezain garrantzitsua ez izatekotan tipoen arabera jokaera ezberdina delako. Beste aldetik, azpitipoen araberako entzulego bereziari zuzenduak daude, bai haurrentzako bai helduentzako kontakizunak eta bai gizonentzako bai emakumeentzakoak izan arren. Narratzailearen jarrera ere tentsio ñimiño eta distantzia handienekoa da kontakizun hauen aurrean, edo beste modu batez esanda, kontatzen diren ekintza eta gertaerei buruzko itxurazko pertzepzioa dago. Denbora eta espazioaren mugagabetasuna edo zehazgabetasuna kontakizun "historiko" izenekoetatik bereizten ditu eta kulturazko agerpen unibertsalak diren herri ipuinen migrazio eta eraldatze fenomenoak laguntzen ditu. Herri ipuinetan daude batez ere sekular edo ez-sakratuak diren pertsonaiak: gizakiak, animalia antropomorfizatuak eta naturaz gaindiko pertsonaiak. Estrukturalki, kontakizun jarraipen errepikapenaz eta eskema estruktural markatuen eta hobekuntza eta degradazioaren aukera guztiak onartzen ditu. Linguistikoaldetik beste kontakizun herrikoiez ezberdintzen dira batez ere dramatitatze moduaz, hau da, narrazio esaldiak luzeran praktikoki parekatzen dituzten elkarrizketen garrantziaz; pertsonaien karakterizazio ñimiñoa eta deskribapen ezaz ere. Pertsonaien izenak horrela garrantzia hartuko du berezitasun nagusia bezala. Zentzu honetaz herri ipuinak izen berezia uko egiten du eta nominazioaren prozedura edo izen arrunta determitzailearekin erabiltzen du erreztasun ibiltaria gertatuz. Azkenik herri ipuinen esanahiak onartzen ditu interpretazio sinboliko, sozial eta performatiboa azpitipoen arabera.
Herri ipuinen barnean sartu ditugu Aarne-Thompson-Uther-en nazioarteko indizeek bermatzen dituzten hiru ohizko zatiketa:
| Mota | Titulua | Berriemailea | Sailkapena | Herria |
|---|