Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Abereenak

Herri ipuinen artean azpizatiketa klasikoa egin da. Ipuin guztiek bezala, abereen ipuinek fikziozko protokoloa aurkezten dute (hasieran eta bukaeran ).eta toki eta denboraren mugagabetasuna adierazten dute. Gainera, kontatzen diren kontestuak batez ere gauekoak dira eta askotan haurrentzako entzulegoari zuzenduak daude. Baina beste azpitipoetatik ezberdintzen duena da abere antropormorfizatuen presentzia. Antropomorfo izaerak, mito batzuetan dauden animalia sakratuekin nahasi gabe, baimentzen ditu gizakia eta hainbat animalien arteko kontuaren izankidetasuna eta komunikazioa. Nazio arteko indizeek eta ereduek hainbat ataletan (piztiak, piztiak eta azienda, gizakiak eta piztiak, txoriak...) zenbait ezaugarriren inguruan biltzen dituzten aldiak egiten dituzte (otsoa, azeria...); aise oroitzen dira eta mugikortasun handia dute. Nahiz eta herri ipuinaren izaera fiktizioak orokorki narratzailearen distantzian eragina duela ikusi, animalien ipuinetan distantzia hori herri kontakizunen azpitipoen handiena da. Ekintza, normalean zentratzen da animalia azkar batek beste baldar bati egiten dion engainuan edo engainuaren saiakeran, "bi eskenen legea" deitutakoa maiz izanik. Bi egitura ezberdinak bereiz daitezke: Kontu luzeren egitura, "Marchen"-ei lotuta eta hainbat aldaketa prozesu adierazten duena; eta askoz laburrago bestea , "Schwanke"-ekin erlazionatua. Kontu luzeak eta laburrak bereizten dira degradazioko ekintza eta ekintza humoretsuak ia-ia agertzen ez direlako, konbinaketa konplexuagoak dituztelako eta bigarren mailako ekintzak ugariak direlako. Kontu laburretan, berriz, mezu etiko edo morala ematen da, fabula hitza erabiliz (bertsotan) edo apologo hitza (prosan). Azkenik, bere esanahia, bereiztu beharko litzateke lehen egitura (kontu luzeak) adierazpen literal eta sinbolikoa izanik eta kontu laburren egitura batez ere, balio didaktikoak dituena.



Erakutsi motako artxibuak
Mota Titulua Berriemailea Sailkapena Herria
0 erakutsitako artxibuak
Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da CAN Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan