Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Metatzekoak eta jostatzekoak

alfredo asiáinHerri ipuinak bezala, metatzeko eta jostatzekoak dira taldekoak eta batez ere, "historikoak". Kontakizun mota hauek Aarne-Thompson-Uther-en nazioarteko indizeetan tradizionalki herri ipuinak bezala agertu arren, egindako analisiak ezberdintzen ditu talde ezberdinak bezala. Hasteko forma betetako kontakizunak dira. Talde honetan sailkatuko ditugu ipuin metatzaileak, kateatuak, parte hartzekoak, txikiak, haurrentzako itxurazko ipuin-jokoak, txantxetako ipuinak, e.a. Mugan dagoen kasu bat da beldurrezko parte hartzeko ipuinak; hauek itxurazkoen ezaugarriak izanik kontakizun hauek bezala narratzaile eta solaskidearen arteko elkarekintzaren garrantzia dute. Elkarekintzaren lehentasuna kontakizun osagaiaren kaltetan izaten da, bigarren mailara pasatuz garapena fintzeko egitura zailaz kontakizun gatazkaz espresio jokua edo funtzioen kateamenduarekin erlazionaturik dagoelako. Azpigeneroa definitzeko zailtasuna gainera konplikatzen da beste generoekiko elkarguneaz: erretolikak, jokuak... Labur bilduz, ez tronpatzeko, atal honetan sartuko ditugu elkarekintza kontakizun gatazka baino gehiago nagusitzen den prosan izandako kontakizunak. Parte hartzen duten petsonaiek berezia ez den izena dute ezaugarritzat, bestedeskripzio motarik gabe. Herri ipuinek duten itxurazko protokoloa ez da hain argi erabiltzen narratzaileak bereziki itxurazko eta "ipuin faltsu" ere hartu arren. Esklusibotasunez haur entzulegoari zuzendutako kontakizunak dira kontestu berezi batean emanak suari hurbileko neguko gauetakoak bezalakoa. Ezaugarri linguistiko nabarmenenak dira barneko errimen erabilera eta sintaxi paralelismoak eta, batez ere, hizkuntzaren funtzio ludikoa. Kontakizun hauen esanahia eta interpretazioa espresio eta mnoteknikoberbal jokuaren menpean daude. Azkenik, ezin ahaztu hizkuntza ikasteko ohizko tresna edo denbora pasatzeko balio didaktikoa.



Erakutsi motako artxibuak
Mota Titulua Berriemailea Sailkapena Herria
0 erakutsitako artxibuak
Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da CAN Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan