Stith Thomson-ek bi mota zehazten zituen, "märchen" eta novella. Hauek bereizten ziren lehenean miragarriak presentzia nabarmena zuelako bigarrenak itxurazko errealismoa zuen bitartean. Eta beste mota bat, inklusiboagoa eta biei elkartua, heroi ipuina izendatu zuena. Irizpide formal eta estrukturalez, Propp-ek definitzen du ipuin miragarri edo fantasiazkoa modu honetaz: "Morfologiko ikuspuntutik ipuin miragarria deitu daiteke mina (A) edo eza(a) batetik hasten den eta erdiko funtziotatatik ezkontza (W) batean edo amaiera den beste funtzioak erabiliak bukatzeko pasatzen den garapen narratzaile guztia". Aarne-Thomson-Uther-ren nazioarteko zereendetan azpizatiketa hauek proposatzen dira: magiaren ipuinak bere azpizatiketekin (etsai naturalak, senarra edo emaztea edo senide liluratuak, naturaz gaindiko laguntzaileak, tresna magikoak, naturaz gaindiko poterea edo ezagutza eta naturaz gaindiko beste ipuin batzu), ipuin erlijiosoak, nobelako ipuinak (novella) eta ogro lerdoazko ipuinak. Boggs-ek egin zuen bezala, sorginen ipuinak ere sartu beharko lirateke.
Beste herriko ipuinekin amankomun daukate itxurazko protokoloaren presentzia (hasiera eta bukaera), egiturazko errepikapenen gustua eta, pertsonaiei dagokienez, bi eskenen legea eta pertsonai txikien edo ahulen garrantzia, Axel Olrik-en lege epikoen artean. Kontestua zeinean kontatzen den askotan gauekoa da (neguko gauak, ardazketa gaua, artoaren zuritzea...), nahiz eta jende orokorrari, ez hain animalien ipuinena bezain haurra. Gainera, Herri ipuin guztietan bezala kontatzen diren ekintzak eta gertakizunei begira itxurazko pertzepzioa izan arren, animalien ipuinetan baino piska bat txikiagoa da narratzailearen distantzia. Denbora eta espazioaren indefinizio edo mugagabetasuna bereizten ditu narrazio"historiko"izendatuetatik eta eraldatze eta migrazio gertakariak lagutzen ditu beste herri ipuinenetan bezala.
Pertsonaiak gizatiarrak dira, azpitipo batzuetan, miragarriak ere märchen eta zenbait novella-tan bezala. Ogro lerdoaren ipuinetan, batez ere diabruaren irudia hartzen duenean, hau agertzen da bere alderdi barregarriena. Bere karakterizazioa da oso eskasa ere eta izena baino ez da izaten. Ipuin miragarriak dira pertsonaien gatzakan oinarritutako egitura duten kontakizunak, nahiz eta haien motibazioak oso agerikoak ez izan.
Ipuin miragarrien egiturak bereizten dira, hasieran, bere luzeragatik. Azpizatiketa guztietan kontakizun luzeak eta kontakizun laburragoak daude. Egitura luzeenak, aldi berean, bereizten dira triplikazio izatea ala ez izatearen arabera. Oso espezifiko den egitura batek ditu hiru sekuentzia kateatuak eta haien artean bata triplikatua edo kokatua dago. Egitura hau, tonu humoretsuko edo dezepzio formak onartzen ez dituena, märchenen ezaugarria da, nahiz eta antzeko forma garatuak ere animalien ipuinetan eta ohiturazko hainbat ipuinetan azaldu. Bigarren egitura luzea egina da ezta kokatua ezta triplikatua den sekuntzia kateatuen kontakizunek. Novellek dute ezaugarritzat triplikazioaren galera itxura errealaren bilaketan. Sorginen ipuinak, erlijiosoak eta ogro lerdoarenek egiturazko ezberdintasun handia dute eta dezepzio formak onartzen dituzte. Labur biulduz, triplikazio egitura duen lehen azpitipoa salbu, besteak luzeraren azpian daude märchenen antzekotasuna izateko edo, laburrak izatekotan, dezepzio formen bilduma dute, ohiturazko ipiuinen antza izateko.
Linguistikoki, paralelo formulak azpimarratu behar dira, elkarrizketak hain zuzen ere.
Bukatzeko, kontakizun hauek bereizten dira batez ere sinbolismoaz, nahiz eta interpretazioak balio sozial, performazio edo didaktikoak izan.
| Mota | Titulua | Berriemailea | Sailkapena | Herria |
|---|