Aldaketak azken hamarkada honetan bezala hain azkarrez gertatzen direnean, badirudi belaunaldi ezberdinetatik eta barneko eta kanpoko talde sozial handiak eta txikietatik datozen balore etnoantropologikoaren testigantzak ikastea eta biltzea garrantzitsua dela. Sakondu gabe, esan daiteke etnografia gizarte konkretu baten eta sinkroniko eta diakroniko inguru bateko datu kulturalen bildumaz arduratzen den deskripzio eta indukzio zientzia dela. Etnologia gizarte batzu besteekiko datu etnografikoak konparatzen eta konklusioak eta sintesiak jartzen dituen konparazio eta dedukzio diziplina da. Antroplologia, azkenik, bi diziplina biltzen dituen zientzia da, inguru bai sinkroniko bai diakronikoa sartzen ditu eta, konklusio globalak egitera giza taldeen portaera soziokulturalen patroi orokorrak formulatzera zuzentzen ditu. Azken bolada honetan, antropologoek zatiketa horiek gainditu nahi dituzte deskripzio etnografiko eta " deskripzio trinko"en arteko bereizketaz, hau da, funtzionalitate eta esanahi sakonenak hartzen dituena. "Begirada antropologikoa" eta "behaketa parte-hartzailea" izenekoa da. Artxiboaren zati etnografiko honetan, beraz,ikasten dira festak, herriko sinesmenak, herri medikuntzaren praktikak eta Nafarroa eta Behe Nafarroako ahozko historiaren atala beti "begirada antropologiko" honetatik.
| Mota | Titulua | Berriemailea | Sailkapena | Herria |
|---|---|---|---|---|
| Bideoa | Besta Berri Heletan | Ainciboure, Ttotte | Tokikoak | Heleta |