Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Ahozko historia

guerra civil"Ahozko historia" kontzeptuaren sorrera gaur egungo giza historiarekin elkartua izan da. Iturri ez dokumentalen erabilera eta produkzioa da (ahozko grafikoak, hain zuzen) historiaren berrikuntzan. Ikuspegi berria, non ia ez dagoen itun idatziaren lehentasun absolutua, historiaren tradiziozko ikuspegiak askotan kontutan hartu ez dituen sektore eta talde sozial ezberdinen hautemateaz. Orokorki, ahozko historia eta oroipena bereiztu behar dira. Oroipen historikoa da jende biziak bere iraganaz dituen oroitzapena, oharpena eta esperientziak gaur egungo edo arestiko iragan hau berpizteko ahozko historiak lan egiten duen testigantza multzoa. Azpimarratu behar da ahozko historiak hartu dituen testigantzak lehen eskukoak direla, presentziazko lekukoenak, nahiz eta batzuetan belaunaldien arteko igorpenaren urrutiko edo urruneko iraganaren emaitzak hartu.Ahozko historiaren bidez eguneroko bizitzan eta tradizioko iturriek jaso ez dituzten bizitza moduei hurbil gakizkioke; irakasten digu nola pentsatzen zuten, bere mundua ulertzeko eta eraikitzeko modua eta taldeko eta babakako esperientziaren ezagutzaren sarrera bikainak dira. Horrela historia gizatartu eta pertsonalizatu egiten da pertsonen desio, sentimentu, hunkidura eta aukerak hartzen dituelako. Subjetibitate hau, demeritua izan gabe, pertsona bizi den eta bizi izan den gizartearen ulermenarako sorrera puntua da. Dena den, jakin behar da ahozko tetigantzak gertaeren balorazio eta esanahiari buruz gertaera berari buruz baino gehiago erakusten duela, informatzaileen oroimena hauskor eta historikoa delako, hau da, orainaldiak iragana zehazten juan cruz labeagadu, oroimenen hutaketa dago eta orokorki izkutatzen da gutxi gora behera inkonzienteki eta horrek aldatzen du gure talde sozialaz eta gure buruaz egiten dugun irudia. Ahozko testigantza, berez, ebaluatu behar da barneko kontsistentziaz, beste iturriekin konparatuz eta egiaztatuz. Horregatik testigantzen ordezkaritasunaren arazoa konpondu behar da giza balioa gainditzeko, arruntagoa, berreraikuntza historikoan garrantzia bilatuz. Nafarroako ondare ez-materialeko artxiboan oroimenak eta esperientziak hainbat ataletan bildu ditugu: gertakariak eta hondamendiak; lanbidea eta eskulangintza galduen oroimena, iragan hurbilaren perzepzioak, iragan urrunaren belaunaldiz belaunaldi testigantza eskualdatua; eguneroko bizimoduaren oroimen eta esperientziak. Bizimoduaren historioen kasuan, kontakizun herrikoietan aztertuko ditugunak, denak biografia kontaketan sartuko dira..  



Erakutsi motako artxibuak
Mota Titulua Berriemailea Sailkapena Herria
0 erakutsitako artxibuak
Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da CAN Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan