Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Lanbideak eta eskulagintza

Ahozko historiaren beste helburu bat da produkzio formak eta hari lotuak dauden kulturen ikasketa da. Esparru honen garapena oso azkarra izan da eta lanbide eta eskulangintza asko desagertu dira edo desagertzeko zorian daude produkzio industrialaren aurrean. Gaur egungo eskulangitzari buruzko testigantza eta ikasketak biltzen diren beste atal bat (ohiturak ikusi) diseinatu dugunez, hemen sartu ditugu azken artisauen testigantzak eta lanbide eta eskulangintza galdua edo amaituen oroimenak. Lanbide bakoitzaren kultura materialari lotutako hiztegian bereziki jartzen dugu interesa. Argi dago informazio bilduma honek eguneroko bizitzarekin erlazioa duela eta biografia izaera duela: bizitza historiaren benetako atala.

Hemen, beraz, zentratuko gara karrozeria-konpontzailea, eltzegilea, uztargilea, espartingilea, saskigilea, koilaragilea, zintzarrigilea, hargina, zehatogilea, ehule eta ikazkina e.a. bezalako lanbide eta artisautza galduezko testigantza biltzean. Oso garrantzitsuak dira Julio Caro Baroja Museoan eta Pirene produktorean argitaratzen ari diren DVDak. Zer esanik ez, oso garrantzitsua da irudi grafiko eta hiztegiaren arteko erlazioa



Erakutsi motako artxibuak
Mota Titulua Berriemailea Sailkapena Herria
0 erakutsitako artxibuak
Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da CAN Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan