Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Sinesmenak

julio caro barojaTradizioko sinesmen atalak biltzen ditu herriko mitologia, gizagaineko izakiak, magia eta sorginkeriak, sineskeri astronomiko eta laborarin eta artzainen girokoak. Dena den, esan dugun bezala, ahozko tradiziozko generoen irazkortasunak erakutsiko du testigantza hauek besrte azpigenero batzuetatik, herriko ipuina, kondaira, leienda, kontakizun kasua, ea. sailkatzeko eta ezberdintzeko zailtasuna.Orokorrean tradizioko sinesmenatzat hartzen dira pentsamendu magiko edo konkretuaren presentzia erakusten dutenak. Lévi Straussek horrela deskribatzen du:

"Pentsamendu magikoa ez da hasiera, hasi-masia, hastapena, oraindik egin ez den osoaren parte; osatzen du sistema ongi artikulatua, askea, horri dagokionez, zientziak eratuko duen beste sistema horrekin,erlazionatzen dituen analogia formala ezik, lehenengoa egiten du bigarrenaren espresio metaforikoaren zortea.Horregatik, zientzia eta magia aurrez aurre jarri ordez, hobeki litzateke paralelo moduan jartzea, bi ezagutza mota bezala, ezberdinak emaitza teoriko eta praktikoari begira (ikuspuntu honetatik zientziak magiak baino arrakasta gehiago duelako, nahiz eta magia zientzia baino lehenago egon berak ere batzuetan asmatzen duelako) baina biek suposatzen duten operazio mental motengatik ez eta ezberdintzen dira gutxiago naturari begira aplikatzen diren fenomeno moten funtzioei begira baino."

Orokorki, narrazio agiria da non testigantzakoa nagusitzen den. Badira iturri ez lortuak ezta eratuak ere ( errepikapen estrukturalarik gabe, fikzioaren protokolorik gabe, ea.). Bere egitura, berez, era askotakoa da nahiz eta narrazio gatazka oso txikia izan eta, agian, desagertu izaten ahal da deskripzio bilakatuz. Testigatzaren baliogarritasuna eta bere sinesmenetan jartzen den informatzailearen jarrera oso garrantzitsua da. Tentsio handia eta testigantzaren distantzia txikia belaunaldiz belaunaldi garatu izan arren jarrera eszeptikoagoak lortu arte. Espazio-denbora eskema ez da Gertaera bezain zehatza denborari begira dagokionez, baina bai espazioari begira dagokiona. Giza pertsonaiak gizkiz gaindiko izakiaren ezaugarriak dituen besteekin elkarrekin bizi dira linguistikoaz elkarrizketa eza ikusi da eta misteriotsuaren jarduna ere. Ez da baztertzen pertsonaien izen propioa baina ahozko igorpenak askotan galdu izan ditu. Haietako asko gaueko kontestukoak dira. Testigantza hauen interpretazioa, Cifford Geertz-ek aholkatzen duen bezala, balio sinboliko, sozial eta endokulturalak hartzen dituen deskripzio trinkoa izan behar du.



Erakutsi motako artxibuak
Mota Titulua Berriemailea Sailkapena Herria
0 erakutsitako artxibuak
Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da CAN Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan