Magiak idendifikatzen du gizakiak lege naturalak ezagutza, fakultate eta gizakiz gaindiko teknika berezien bidez alda dezakeen sinesmen eta errito bilduma. Magia erlijio sinesmenatik ezberdintzen da adibidez ohizko eta markatua den ezaugarrian eta kausa-ondorio eraginaren erlazioan. Ekintza magikoak egin daitezke hitzen bidez (konjurio, sorginkeria, exortzismo edo enkantamenduaren bidez), objetuen bidez (kutun, higo, fetitxe, zinopari, makilatxo miragarri, edarien bidez, eta beste sustantzia batzuen bidez ur bedeinkatuakbezala, bortusain bezalako landareak, magia beltzean erabilitako irudi antromomorfoak...) eta errituen bidez (exortzismoa, fumigazioa, sahiesbidea, oliotzea, murgilketa, espiazioa, ugalkortasuna, pasatzekoa, fundaziokoa, trantzekoa, igartzekoa, dantzakoa, musikakoa, e.a....). Mendebaldeko tradizioak magia mota batzu bereiztu ditu: magia natural edo txuria; deabru magia edo beltza; magia homeopatikoa edo analogiazkoa; eta magia kutsakorra edo kontaktuzkoa.
Bere aldetik, sorginkeria definitua da pertsonai orokorki kaltegarri hartuei lotutako ekintza eta sinesnmen bilduma. Badu ahalmena fenomeno eta lege naturalen ondorioa aldatzeko eta bere ekintzak hartzen dira magikoki erasokor eta arau sozialaren kontrakoa. Sorgin eta belagile hitzak sinonimotzat hartuak izan , gaur egungo antropologiak ulertzen du belagilea jaiotzetiko ahalmenen bidez lehen mailako eta oinarrizko eraso magikoak egiten dituen pertsona bezala.; eta sorginak ezagutu eta erabiltzen du erritu-magia sistema konplexua, sofistikatua, ikasketa kontzientearen bidez garatua, eraso magiko sofisstikatuan zehaztua eta formula , liburu, objetu magiko e.a.etan oinarritua.
| Mota | Titulua | Berriemailea | Sailkapena | Herria |
|---|