Nafarroan eta Behe Nafarroan Donejakue bidea oso bide erligioso eta kultural inportantean da eta, gainera, nafarroa biak batu egiten ditu. Erromesaldi famatu honen sorrera, motibazioa, bidea eta historiari buruzko galdera eta kuriositate guztiei bete betean erantzuten dituzten argitaratuak diren argitalpenak, ikus-entzuteko materialak, web orriak badaude. Ez da izan behar, horregatik, hori gure Artxiboaren atal honen helburua, Nafarroa eta Behe Nafarroa gurutzatzen dituzten bide nagusietan Donejakue bidearen ondare ez-materialari alboratu baizik. Gida famatuak deskribatzen du lau bide frantsesak (Via Tolosana, Via podensis, Via lemovicensis eta Via turonensis) Garesen elkartzen dira bi bide nagusietatik etorriak: Donibane Garazi - Orreagatik eta Iesatik, hurrenez hurren. Bide nagusi hori, ia bateratua, Nafarroatik Viana herritik aterako da. Baina beste bide txikiak ere garrantzitsuak dira Arakil, Baztan Aranakoa, Erriberaldeko bidea edo Oibarreko Aranakoa, hain zuzen. Nabaria da hainbeste ibilbidek gure lurrean herrialdeetako argazkiko galerietan xehetasun handiaz isladatuak geratu diren aztarna zenbatezinak ondare artistikoan utzi izanak (elizak, monastegiak, hostitalak, aterpeak, gurutzedunak, e.a.). Artxibotik egindako ibilbide interaktiboetan Donejakueko bide artistiko hauetaz gozatu ahal izango da. Dena den, gure esfortzuak ahozko eta ez-materialeko ondareari zuzentuta daudenez, hau elezaharretan oso aberatsa da (haiei zuzendutako atala ikusi), oroitzapenetan eta erromesaldiei buruzko tradizioetan (abegikortasuna, orden eta kofradiak, iturri grafiko eta ikus-entzutekoak...) eta erligioso ,kultural, artistiko, turistiko, eta barneko bilakuntza pertsonalekoak diren Santiagorako erromesaldia egiteko motibazioen erromes beren testigantzak. Konklusio moduan, azken bi testigantza mota hauek dira Nafarroako ohituren atan honetan bildu direnak.
| Mota | Titulua | Berriemailea | Sailkapena | Herria |
|---|