Ahozko historiaren epigrafe batean hartzen genituen eskulangintza eta lan galduei buruzko oroimenen aurrean, hemen biltzen dira gaur egungo ohizko industria eta eskulangintzari buruzko testigantzak.
Antxon Agirre Sorondok definitzen duen bezala, artisaua da "herri artearen sortzailea, nahiz eta perspektiba antropologikotik zuzenagoa litzateke definitzea eskulangilea zeinaren tresna bigarren mailakoa den, gizakiaren irudimena eta trebetasuna bera nagusia izanik". Ikusmolde honek, trebetasunaz eta igarmenean oinarriturik betetzen du benetazko ezberdintzeko faktore bat: artisauek tresna bereziak eta estandarizatu gabeak egiten dituzte.
Administrazioen ikuspuntutik, eskulangintza ohizko eskulan industria txikiarekin parekatua da "artisau" izeneko janari produktuak sartuz (zuzenago litzate deitzea ohizko egitea), beste definizio zehatzagoek kanporatzen dutena. Nahiz eta gobernuko laguntza izan, eskulangintzaren etokizuna eta bultzada zalantzan daude, belaunaldiko txanda faltari ekonimia iraupenaren zailtasunak erantsi behar zaizkio merkatu ekonomia gero eta zorrotza eta lehiakorragoa prezio eta kalitateetan. Sektore honetako adituek soluzio gisa ematen dute kalitatezko eta aparteko diseinuan ekitea, enpresen gestio eta zuzendaritzan prestakuntza eta bide berriei irekitzea eta merkaturaketaren merkatuak, artisau merkatu eta azokaz gain. Nafarroako artisau elkarteak, web orri ofizialek eta beste erakundeek hedatzen ari dira lanean dauden artisauen nomina, arloak eta produkzio teknikak.
Lanean dauden artisauei orin dela gutxi monografi-ikerketa egin diete, Eskulangintza eta Nafarroan duen esanahi kulturalezko ikasketa, Pablo Ordunak koordinatutako ikerketa etnografikoa Etniker Navarra-Nafarroa taldearen partaideek egina.
Zer esanik ez, oso garrantzitsua da hiztegia eta irudi grafikoen arteko erlazioa.
| Mota | Titulua | Berriemailea | Sailkapena | Herria |
|---|