Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Dantzak

paloteado de cortesArtxiboaren atal honetan biltzen dira Nafarroako eta Behe Nafarroako dantza eta tradizio antzerkiez izandako testigantza guztiak.

Bi agerpenak biltzen dira tradizioko dantza askok herri antzerki zabal batean parte hartzen dutelako (mauru eta kristauen dantzak, makil-dantzak, ihauteriko maskarada, pastoralak...). Antzerki hauek errituzko eta antzerkien artean daude, baina beti ikuskizun osagaiaz. Ohizko ikuskizuna definituko genuke "tradizio hartzaileek eta jasotzaileek parte hartuko zuten esanahia duen talde ikuskizun" bezala. Horrela, ikuskizunak, orokorrean, eta tradiziokoak gehiago ere, kirol eta jokuetatik bereizten duen aurresangarritasun irizpidea hartzen du. Helbo-ren ustez, edozein ikuskizun polo batzuen artean kokatzen da:

urbeltz1. energia-nahia; 2. nabarmentze-faktual pertzepzioa; 3. aurresuposizioa- markoaren analisia; 4. komunikazioa-interakzioa; 5. adierazpena-esanahiaren eraiketa; 6. antzespena-irudikapena; 7. Itxura- ikonotasuna/ordezkapena. Erritual deituko ditugun ohizko ikuskizunetan pentsatzen badugu irudikapenak honako polo hauek izango lituzke: energia, nabarmentzea, aurresupsizioa, inteakzioa, esanahiaren eraiketa, antzespena eta ikonotasuna-ordezkapena. "Animalien" eta dantza "armatu"etan, ordez, irudikapenak antzespenak baino nagusitasun gehiago dauka. Hauen aurrean, polo ezberdinak (pertzepzioa, komunikazioa, adierazpena, antzespena, itxura...) dituzten antzerkiari hurbilagoak edo parateatralak diren beste ohizko ikuskizun batzu ikusten ditugu. Orokorki, ohizko antzerki hauek atal honetan agertuko dira, baita bere historia, esanahi, indar eta berreskurapenaren testigantzak ere. Modu berean, sartuko dira ohizkoak ez baina bai herrikoiak diren ikuskizunak, haietan herriaren partaide askok parte hartzen dutelako eta haien jatorria eta tradiziokoa ez den iturria ezagutzen da (Erregeen Misterioak, Kristoren pasio biziduna, Aste Santua, Obanosko Misterioa...)

Nafarroa eta Behe Nafarroako tradizioko dantzen bilduma aberatsaren ahoz-entuteko erregistroa egiteko esfortzu handia egin da ( Kortesko makil-dantza, zagi-dantza, saltar-dantza, Muskildako dantzariak, Bolanteak, bordon-dantza, larrain-dantza, ezpata-dantza...) Ikus-entzuteko testigantza hauetaz gain, historio, esanahi, gaurkotasun, beste dantza taldeek egindako berreskurapenaren esfortzuaren beste batzu biltzen dira.

Antzerki eda tradizioko dantzen kapitulu honetan, ezin dugu ahaztu etorkinek eta gutxiengo etnikoek gero eta maiztasun gehiagoz egin duten ekitaldiak suposatu duen kulturanitzeko harreman interesgarria. Nafarroa eta Behe Nafarroan dauden agerpen kultural guzti hauek Artxiboan indexatuko ditugu.



Erakutsi motako artxibuak
Mota Titulua Berriemailea Sailkapena Herria
0 erakutsitako artxibuak
Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da CAN Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan