Kultura materiala Nafarroa eta Behe Nafarroako museo etnografikoen helburu bat da, herrialde askotan dauden bilduma pribatu garrantzitsuak ahaztu gabe. Kultura material honek erakusten du herri kulturaren homogeneotasuna ukatu behar dela "herri klaseen kultura" (Pete Burke) edo "menpeko klaseen kultura ez ofiziala" (Gramsci) espresioen alde. Hiru bloke handiez informazioa ematen diguten testigantzak interesatzen zaizkigu: landa-eremuetako herri kultura (nekazariak, artzainak, abeltzainak, egurginak, ikazkinak, meatzariak, jostunak, gezuraltzaileak eta petrikiloak...); herri kultura hiritarra (gutxiengo etnikoen kultura eta artisau eta gremioena...); herri azpikulturak eta kontrakulturak (soldaduak, bidelapurrak, zamariak, eskaleak...). Dena den, ondare ez-material ikuspuntutik, garrantzitsuena da irudi grafikoei lotutako kultura materialaren hiztegia eta horretan lehentasunez zentratuko gara.
| Mota | Titulua | Berriemailea | Sailkapena | Herria |
|---|