Tradizio jantzien atalak (barneko jantziak, kanpokoak, zapatak, orrazkera, hornigarriak, berokiak, tresneriak, e.a.) azpiatal interesgarri asko ditu. Hasiera batean, hartu behar da laborantza, animalia eta landareen zuntzaren erauzketa eta geroko lana (lihoa: aletzea, "mazado", ezpatatzea, higatzea, "espadeo", garramatzea, ardazketa; artilea: motzaldia, garbiketa, garramatzea, ardazketa; espartzua eta kalamua: antzeko egintzak).
Bigarrenean, ardazketaz eta ohialaz egindako testigantzak sartuko dira (gorua eta ardatza; txirrikaz, maneiatua, egosiketa eta lehorketa, astalketa, ehungailuz ehundua...). Puntu-lanek interesa dute (gakorratza, galtzetorratzak, sareztatu), bordatuak, xerrak eta ehunekin erlazionaturik dauden orratz-lanak ere (ehoziria, gurutze-puntua, jostura, sareztaketa...).
Beranguago, jantziaren historiaz, bere ezberdintasun soziokultural, etniko eta erligiosoarekin batera, informazioa ematen diguten testigantzak, grafikoak hain zuzen indexatzen dira. Ohizko jantziak azpimarratuko dira: gizonezkoa, emakumezkoa, artzainena (bizkarrekoa, abarkak, legiak, pernera edo bularrekoak, zorroak, eurietakoa, txanoa, e.a.); lanerako jantzia (nekazari eredua, abeltzain eredua, artisau eredua...) eta jaiegunerakoa; ohizko jantziak... Berari lotua da oinetakoaren ikasteta (larrua, kalamua, espartzua...). Ohizko jantziaren ikuspegia osatzeko sartu behar ditugu apainketa pertsonalaz eta beste ornigarriez dauden testigantza grafikoak (apaingarriak, erligiosoak, ilerako apaingarriak, bitxiak, kanpoko apaingarriak; kapelak eta txapelak; ezkongabe, ezkondu eta alargunen txanoak...;korozak eta azpantarrak; "casullas", estolak, "manípulo", bidezorroak, botoiak, gerrikoak...).
Jantzia eta bere hornigarriak aparte, ohizko janzkerak hartzen du ostilamenduaren arropa zuria: ohea eta hornigarriak, garbiketa pertsonala eta eskuzapiak, ostilamendua, mahai-zapiak, dafailak, zapiak, e.a.; errituzko arropa zuria ere: beztidua, eskintzarako tresnak, bataiorako arropa...
Azkenean, janzkerak orokorrean behar ditu garbiketa bat eta tratamendu bat. Horrela biltzen dira, bogada, lisaketa, zuriketa, sufreztatzeri buruzko testigantza. Beste garbitzeko toki eta tresnak ere biltzen dira.
Dena den, testigantza guzti hauekin, ez dugu zerrenda bat jarri nahi, ohizko jantzien ikasketa sinboliko eta funtzionala babestea baizik. Artxiboaren ikasketa osoaren azpian dagoen "Antropologiko begirada"k hartuko ditu bai koloreen, ehunen, jantzien sinbogia bai funtzional eta soziokultural ezberdintasunak.
Ahozko ondarerako kontestu nabarmenen balorazioa ere egin behar da ardazketa gauak eta ezpartinak, adibidez, produktu bezain sinbolikoen merkaturatze bideak eta produkzio zonaldeak bezala.
Baina, zalantzarik gabe, gehien interesatzen zaiguna da tradizioko jantziei buruzko irudi grafikoei lotutako hiztegi edo lexikoa. Horregatik, landa-ikerketak azterkatu behar du iturri aukera zabalaren eransketa: argazkiak (zaharrak, gelako argazkia, argazkilari ibiltariek egindakoak, postalak, erreportaiak, artistikoak...); kostunbrista literatura eta pinturak egindako deskripzioak; hainbat garaiko litografiak eta grabatuak; politiko edo zibil gobernuetako ofizial aldizkariak; jantzi eta janzkierari buruzko beste politiko eta administrazio xedapenak, besteen artean.
| Mota | Titulua | Berriemailea | Sailkapena | Herria |
|---|