Jolasa da, zalantzarik gabe, bizitzan zehar ekintza duen egile sozializatzaile garrantzitsua, haur, gazte eta helduen jolasak daudelako, baina haurraren garapenean funtsezkoa dena.
Bizitzako lehen urtean, haurrak hasten dira bakarka jolasak praktikatzen gorputzeko koordinazioa hobetzeko eta helduen munduaren ezagutza handitzeko habilidade berriak garatuz eta portaerak imitatuz. G.H. Mead-ek deitu zuen bestearen papera hartzen ikastea. Haur txikiak, Mildred Parten-ek proposatu zuen garapena jarraituz, jolas independenteekin eta bakarka hasten da. Eboluzioa izango dute besteek egiten dutena kopiatu arte: ekintza paraleloaren jolasak. Gutxi gora behera hiru urteen alde asoziazio joku izenekoetan portaera besteekikoarekin kordinatzen lortzen dute. Beranduago, lau urteen alde haur bakoitzak besteekin lan egiteko eskatzen dituen ekintzak egiten dituzte: kooperazio jolasak. Horrela, bost urteetarako, haurra da jolasen bitartez, diziplina eta autoarautzea ikasi dituen izaki erlatiboki autonomoa.
Tradizioko jolasak ikasteko proposatu dira sailkapen asko. Horietako nabarienetariko bat partaideen adinarekin erlazionaturik dago: haur jolasak (helduek haurreei irakasten dizkietenak haiekin jolasten); haur-gazte jolasak (haiek autonomo moduan egiten dituztenak: erritmokoak, ogi pasatzearekin lotuak, motrizitatekoak, ingurugiroarekiko harremanekoak, orokorki); eta helduen jolasak, ongi pasatzearekin eta aisiarekin lotuak. Antropologiak ere proposatu zuen egiturarekin erlazionaturiko ezberdintasuna: jolas antolatuak kaos edo zirimola jolasen aurrean. Eta Soziologiak ekin zion generoen ezberdintasunetik egindako sailkapenari: nahasitako jolasak, zehazki emakumeentzako jolasak eta gehienetan genero batek egindako jolasak.
Etniker taldeek, Barandiaranen galdetegian oinarritutako tradizioko jolasezko Atlasean, proposatzen dute haur jolasen errepertorio sakona: lehen adinekoa, naturarekiko erlaziokoa, lasterketena, godetzeko, altoak egiteko, jaurtiketak egiteko, habileziazkoak, erritmozkoak, hizkuntzazkoak, asmatzekoak... Formula, arau eta haur zozketei garrantzia ematen diete, eta jostailuen artisau fabrikazioari ere, generoz ezberdintasunak ahaztu gabe. Hau eta beste errepertorioak oinarri hartuz, Clara Urdangarinek eta Joseba Etxebestek tradizioko jolasen sailkapen berri bat planteatzen dute. Joseba Zulaika antropoloak proposatutako zatiketa batetik hasita irabazi edo galtzeko jolasak (lehiaren jolas linealak) eta irabazi eta galtzeko jolasak (jolas ziklikoak). Aurrez aurre jartzen dituzte jokoa euskal hitza (zori eta lehiaren jokoa) eta jolasa (apostu ezta lehiarik gabeko jolasa) eta continuun baten muturretan hamasei aukera konbinaketak jartzen dituzte. Agian haien ekarpenaren gauza interesgarriena sailkapen honetarako jarri dituzten lau printzipioetan datza. Horietako lehenak, jokalarien arteko erlazioak, psikomotor jolasak (bakarka) eta soziomotor jolasak (lankidetza, oposizioa, edo lankidetza-oposizioa) bereizten ditu. Bigarren irizpideak, espazioarekiko erlazioa, zalantzarekiko jolasaz eta zalantzarik gabeko jolasak bereizten ditu. Gauzekiko erlazioan oinarrituko da bereizteko gauzarik beharrezkoa ez den jolasa eta material edo gauzekiko jolasak (guk animaliak, landareak... ere sartuko genituzke). Azkenean, jolasak bereizten dira denborarekiko erlazioaz: bukaera zehatzarik gabeko jolasak eta bukaera markatzen diren jolasak. Irizpide guzti hauen konbinaketak balioko du ohizko tradizioko jolasak sailkatzeko erabiliz jolasaren ezaugarriak (deskripzioa, espazioa, partaideen kantitatea, adina, egitura eta iraupena) biltzen dituen lan fitxa, jolasteko modua (hasiera, garapena, bukaera, jolasteko beste modu batzu), egintza nagusiak, jolasrekin lotutako erabilera eta ohiturak, eta indartzen dituzten ikuspegi pedagogikoak.
Dena den esposizio argitasun honek topo egiten du ahozko eta ez-material generoen silkapena honetan zehar komentatu dugunarekin: hauetako irazkortasuna, hau da, jolasak, kantak, erretolikak... e.a. Askotar bereizteko zailak direla. Ana Pelegrin-ek, haur folklorearen moduak sailkatzean, antzematen du. Lau bloke ezarri ditu: helduek haur txikiari irakasten dizkioten erretolika-jolasak eta sehaska-kantak; hitzaren garapena; errimo jolasak eta motrizitatekoak (ekintzakoak eta motrizitatekoak, gauzekin, zozketen erretolikak, erritmokoaketa agudeziazkoak eta soinekoak); eta jolas-kantak. Ikus daitekeenez, muga gutxi markatutako eta irazkor hauek eragina dute bere sailkapenarako. Horregatik beranduago berriz formulatzen eta sinplifikatzen ditu jolas-mugimendu eta ekintzako errimak, jolas-agudeziazko errimak eta jolas inguru dantzatuak izendatutako hiru bloke ezarriz. Zailtasun guzti honek egin du beste aditu eta biltzaile batzuek ohizko jolasen bildumak Urdangarinek eta Etxebestek aurkeztu dituztenak baino ez bezain koherenteak sailkatzeko.
Helduen jolasak sailkatzeko ez dira hain konplikatuak: borrokak, harri jaurtitzea, palanka, bola, birlak, esku- jokuak, karta-jokuak... errepertorio hau problemarik gabe proposatutako irizpidean sar daiteke, beste generoekiko erlazio txikia edo ez dagoelako. Ezaugarriak ematekotan generoen ezberditasunak aipatu behar dira eta tradizioko kiroletatik ere bereiztu behar dira.
Konklusio gisan, Urdangarinek eta Etxebestek egindako irizpide eta fitxa eredua aipatutako prebentzioez. Ahozko tradizioan oinarritutako fitxa honi gehitu beharho litzaizkioke, Ana Pelegrin-ek proposatzen duen bezala, obra literario eta glosarioetan joku bakoitzaren aipamenen ikasketa dagokion bibliografiaz, jolasaren erreprentazio grafikoetan ikertzen duen ikasketa ikonografikoa eta iturri ezberdinetan lortutako datu guztiak biltzen duen azken iruzkina.
| Mota | Titulua | Berriemailea | Sailkapena | Herria |
|---|