Otoitzaren hiru azpigenero handiak dira: otoitza, sorginkeria eta konjurioa. Otoitz bat da pertsona batek jainkotasun, santu edo pertsonai sakratu bati zuzentzen dion diskurtsoa fabore edo grazia moralki baikor bat lortzeko. Otoitza zuzenki lotzen da sorginkeria eta konjurioarekin. Baina haietatik ezberdintzen da otoitzak menekotasun eta begirune jarrera duelako, gutxi gora behera ortodoxo den pentsamendu erlijioso mota isladatzen du eta erkunde erlijiosoek onartua ezezik sustatua ere izan delako. Sorginkeria eta konjurioek, aldiz, isladatzen dituzte sineskeriak eta erlijio menperatzaileak jarritako arau inposatuetatik kanpo dauden elementu majikoei lotuagoak. Gainera otoitza eta sorginkeria bereizten dira bigarrenak gaixotasun batzuen batez ere sendatzeko funtzioa duelako; eta konjurioa ez da pertsonai sakratuari egindako eskaintza bat bezalakoa, nahitaez sakratua ez den pertsonaiari agindua baizik (batzuetan deabruki ere) beste pertsonentzat zenbait fabore moralki ezkor edo kaltegarria lortzeko.
| Mota | Titulua | Berriemailea | Sailkapena | Herria |
|---|