Tradizioko kantoreak
Kontakizun kantua defini daiteke elkarrizketa bezalako errekurtso eta pertsonai ezberdineko narrazio egituraren argudio konplexuan artikulatzen den ekintza eta nahiko luzea den kontakizun poema. Bada, horrela, zortzi silabako bertsoz egindako sekuentzia poetikoa bikoitietan erregular errimakoa, asonantzia eta metroa eszepzioak izan arren. Kontakizun kantuen eremuan oinarrizko bi kategoria izan daitezke, estilo, egiletasun eta emanaldiari begira: tradizioko kontakizun kantua (zeinean kantutegi zaharra eta folklore tradizio modernan dokumentatua sartuak izango ziren) tradizionala ez den kantutegiaren aurrean (koplarien erdi arokoa, lehen berpizkunde artifiziotsua, XVI.eko jakintsua, XVII eta XVIII.eko berria, XVII- XX bitarteko arrunta eta XV-XX bitarteko kultua).
Tradizioko kantutegiaren ezaugarriak dira anonimia, batez ere folklorikoa den emanaldia eta ahozko estiloa. Kantutegia da bere historia eta garapenean zehar edozein gai eta argudio hartu duen kontakizun poesiaren generoa. Nahiz eta aberastasun eta aniztasunaz denak kategoria zehatzetan ez elkartu, gehienak honako hauetan sar daitezke:
-
a) Kontakizun epikoak: Bernardo del Carpio, Larako infanteak, Cid, e.a bezalako pertsonai protagonistak eta haiek parte hartu zituzten legendazko eta historiko gertakizunak dira.
- b) Kontakizun historikoak: España eta Portugaleko historiaren pertsonaiak dituztenak, Alvaro de Luna kondestablea, Gandiako dukea, Juan printzea, e.a.
- c) Karolingiar edo Frantziari buruzko kontakizunak: Frantziako leiendak edo epikako protagonistak dira: Roldan, Beltran, Guarinos bezlakoak.
-
d) Muga kontakizunak: Birkonkistaren aro bukaeran gudatalde eta paladin kristau eta mauruen artekolehiak deskribatzen dituztenak.
- e) Kontakizun moriskoak: Galaien kontakizunak emakume eta gizon mauruen artean edota, batzuetan, gizon kristau eta emakume mauruen artean.
- f) Biblia kontakizunak: Bibliako pertsonaiengan oinarrituak, Abraham, Moises, Tamar eta Amon bezalakoak.
- g) Kontakizun klasikoak: Leienda mitologiko edo grekolatindar historian oinarrituak, Hero eta Leandro, Blancaflor eta Filomena, Paris eta Elena bezalakoak.
- h) Eleberri kontakizunak: Gai ezberdineko historio, leienda edo pertsonaiengan oinarrituak, orokorki amodiozko gertakizunak edo gatibuenak.
- i) Kontakizun erligiosoak: Hisstorio Sakratu katolikoaren pertsonaiak, santuak eta haien mirariak dituzte protagonistak
- j) Kontakizun satiriko eta umoretsuak: Pertsonai eta egoera umoretsu eta barregarriak aurkezten ditu.
Erakutsi motako artxibuak
| Mota |
Titulua |
Berriemailea |
Sailkapena |
Herria |