Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Helburuak

Nafarroako ondare ez-materialeko Artxiboa diseinatua da UNESCOk Ondare ez-material eta ahozko arekin lan egiteko gomendatzen dituen ekintzei zuzendua izateko: identifikatzeko, zaintzeko, irauteko, zabaltzeko eta bFoto familiaabesteko. Horrela egin da diseinu atsegin eta erabiltzeko erreza, edozein pertsonak Artxiboaz gozatzeko baina bertan lekukotasun eta materialen ikasketarako baliogarriak diren bigarren mailako orri espezializatuagoekin loturak ere egin dira. UNESCOk txanpondu zituen lan egiteko hiru kontzeptu nagusi: kultural eremua, gizadiaren ahozko eta ondare ukiezinaren maisu-lana eta giza altxor bizia. Artxiboak hiru zutabe hauek sartu nahi ditu, berez, belaunaldien arteko harreman eremu berria izatea, tradiziozko eremu kultural askok funtzionalak izateari utzi dioten bitartean agortzear izanik. Zabaltzeko ekintza honek ezagutzen ez diren baina esperientziako jakinduria eta berritze birbizgarria behar dituzten belaunaldiak kontaktuan jarriko ditu. Dena den gure artxibuaren bidez sahiestu behar dugun arriskua da komunikatzeko ereduak nahastea. Gure proiektuak ez du ahozko ondarea ordezkatu nahi (halako zerbaitek bere "heriotzaren ziurtagiria" izango zen), eremu eta testuinguru berrien garapena eta belaunaldien arteko edozein ekimen piztu baizik bere ahozko igorpenerako. Proiektu honen hiru helburu nagusiak dira:

  1. Nafarroa eta Nafarroa Beherako etnoantropologiko, testual, ahozko eta ikusentzunezko materialen bilketa eta transkripzioa.
  2. Material horietako sailkapena, argitarapena eta azterlan kritiko eta zientifikoa.
  3. Ondare kultural honen babesa eta hedakuntza multimedia artxibu bat sortuz.

Helburu hauek lortzeko metodologia zientifikoak hiru fase ezarri ditu:

1.FASEA: LANDA-LANA:BILKETA ETA TRANSKRIPZIOA. Landa lanak eskatzen du antropologiko konparaziozko metodoa ( etnotestu bilduen multilateralak) hiru aldetatik erlazionaturik: antropologiko, literario eta historikoa. Beharrezkoak ditu mementu espezifiko ezberdinak: 1. mementua: landan sarrera; 2. lekuaren hautaketa; 3. "atezaikak" eta lanak; 4. Ikerlearen lan berezia negoziatu; 5. esanahien kodea hartu; 6. Enpatia edo rapport-a finkatu; 7. Landatik atera. Teknika nagusia elkarriuzketa etnografiko zuzena galdetegietan oinarritua da: bilduma, laguntzaileen grabaketaren digitalizazioa eta transkripzioa. Teknika lagungarritzat erabili dira: bizitzaren historioa, kanpoko partaide behaketa, ikus-entzuteko grabaketak, laguntzaileen grabaken digitalizazioa eta itun eta argazkien eskaneratzea ere.

2.FASEA:EDIZIOA, IKASKETA ETA EMAITZEN ANALISIA. Fase honetan sailkapen ata etnotestuen edizio kritika egiten da baita bere analisia era. Horretarako ikasle eta laguntzaile talde batek bibliografiko eta itun-analisia eginen du nazioarteko eta nazioko ospe onarturiko zientifiko batzorde aholkulari batek lagunduta.

3.FASEA: EMAITZEN HAUTAKETA ETA ARGITALPENA WEB ORRIAN.

Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da CAN Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan