NUPeko Abesbatza

Abesbatzaren emanaldia:

Ya viene la vieja (Gaztelaniaz)

Baisolarrak

Zuzendaria:

Arturo Goldaracena Asa

NUPeko musikaren didaktikako irakaslea

Ibilbidea:

NUPeko abesbatzaren helburu nagusia koru musika unibertsitateko ikasleengana hurbiltzea da. Nolanahi ere, kideen artean zenbait ikasle eta irakasle ohi ere badira.

2004tik Arturo Goldaracena irakasleak zuzentzen du. Oraingo xedea estilo guztietako koru musikan sakontzea da, horretarako inguruko folklore tradizionala azpimarratuz. Era berean, unibertsitateko erkidegoan koru kantua sustatu nahi du, eta Nafarroako Foru Erkidegoan dauden abesbatza ugarien artean sartuko den elkarte iraunkorra erdietsi.

Azken urteotan, unibertsitateko ohiko ekitaldietan parte hartzeaz landa, Nafarroako hainbat herritan kontzertuak eskaini ditu. Gainera, abesbatzak trukeak egin ditu beste unibertsitate batzuekin, adibidez Granadako Hezkuntza Zientzien fakultatearekin, Salamancako Unibertsitatearekin, Coimbrakoarekin (Portugal) eta Alcalá de Henareskoarekin.

2004/2005 ikasturtetik Arturo Goldaracena Asak zuzentzen du abesbatza. NUPeko musika irakaslea da, Psikologia eta Pedagogia sailean. Iruñeko Pablo Sarasate goi mailako kontserbatorioan klarineteko goi mailako titulua du. Italian eta Belgikan hobekuntza ikasketak egin zituen; bigarren herrialdean goi mailako ikasketak burutu zituen, Walter Boeykens-en zuzendaritzapean. 2009an doktore titulua lortu zuen, NUPen. Egun, irakas eta iker lana abesbatzaren zuzendari lanarekin batean egiten du.

Harremanetarako

NUPeko abesbatzaren webgunea