NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Etxearen deskribapena

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Ahaideak, familia eta herentzia
  •       - Nekazaritza
  •       - Abeltzantza
  •       - Baso lanak
  •       - Ohiko eraikuntza
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Jesus Mari Maiza Lacunza
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

FAMILIA, GANADUA, ERREMOLATXA, BASOA, GAZTAINONDO, LIZARRAK, AHUNTZAK, SUKALDEA, TXERRIAK, BEHIAK, IDIAK, EGURRA, SOROA, LOGELAK, GARAGARRA, ARTOA, GARIA, LURSAIL, SUA
Etxea erabat aldatuta dago. Soro, ganadu eta basotik bizi ziren. Artoa, gari pixka bat, garagarra, eta ganaduarentzat arbia edota erremolatxa ereiten zuten. Herriko bizilagun bakoitzak basoko lursail bat zuen bakoitzarentzat eta bertan gaztainondoak izaten zituzten, baita lizarrak ere. Lizarren hostoak sikatu eta ahuntzak elikatzeko erabiltzen zituzten. Sukaldean sua egoten zen. Etxean txerriak, behiak eta idiak zituzten. Idien laguntzaz, egurra ekarri edota soroa lantzen zuten. Goiko solairuan, belarra eta ahotza izaten zuten udara osoan, eta erdikoan, logelak.