NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Jolasak

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Ohiko jolasak
  •       - Ohiko ahozko musika konposizioak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Barandiaran Razkin, Mari Paz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

ESKOLA, JOLASAK, UDA, GARIA, GURDIA, KANTATU, UDALETXE, SOKA
Goizetan, eskolaz gain, asko jolasten zuten lagunartean. Adibidez, euria egiten zuenean, kromoekin jolasten zuten udaletxeko sarreran, baita txapa eta sokarekin ere, azken hau banaka edo taldean. Udaran, soroetatik belarra edota garia ekartzeko gurdiak egoten ziren, negukoak baino luzeagoak zirenak, eta “txirrintxonketan” deitzen zioten jokoan jolasten ziren. Ume bat puntan ipintzen zen eta gainontzekoak atzean, eta haien artean altxatzen ibiltzen ziren. Bitartean, kanta bat abesten zuten: “Txirrintxonketan, Sanferminetan, hor aldiko, halako aldiko” eta ondoren, hogei arte zenbatzen zuten, kolpeak ematen zituzten bitartean.