NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Extremaduratik etorritakoak eta ijitoak


ETXEA, EXTREMADURA, OGIA, TXERRIAK
Batik bat, Mari Pazek hemezortzi urte zituenean hasi zen Extremadurako jendea etortzen herrira. Dena den, urte batzuk lehenagotik Extremaduratik etorritako familia bat bizi zen Mari Pazen etxe ondoan, ondoren Lakuntzara bizitzera joan zirenak. Ijitoak ere etortzen ziren Arbizura. Bere etxean, urtean pare bat aldiz, bi edo hiru ijitok egiten zuten lo. Etxez etxe eskean ibiltzen ziren eta ematen zizkieten ogi puska horiek beraiei saltzen zizkieten txerriei jaten emateko, dirua behar baitzuten.