NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Lihoa eta garia biltzea

icono_video-recuperado.png
  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Kultura-paisaiekin lotutako ezaguerak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Barandiaran Razkin, Mari Paz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

LIHOA, FAMILIA, ETXEA, GARIA, SARDE, TRILLADORA, BELARRA
Bere garaian, ez zegoen jada lihoa ereiten zuen familiarik baina, iraganean, Kataliñena etxekoek lantzen omen zuten. Garia lehorra zegoenean, sarde edota “eskudere” batekin gari sorta batzuk hartzen ziren eta horiekin ezpalak egiten ziren. Ondoren, ezpala horiekin balak egiten ziren. Horretarako, ezpalak alde batera eta bestera txandakatzen ziren eta “esekiyekin” lotzen ziren, zikirioarekin egindako soka modukoarekin, hain zuzen ere. Ondoren, “trilladorara” (garia jotzeko makinara) eramaten zen eta han eultzia egiten zen. Oso gogorra izaten zen lan hori, “trilladora” (garia jotzeko makina) handi bat zutenez, oso azkar botatzen baitzuen garia, maindireak azkar betez. Amaitzean, ganbaratxoan gordetzen zituzten belarra eta garia.