NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Prozesioak 1

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Praktika zeremonialak
  •       - Lan eta jai erritualak
  •       - Ahaideak, familia eta herentzia
  •       - Bizitza-zikloari buruzko erritualak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Barandiaran Razkin, Mari Paz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

ERLIJIOA, PROZESIOAK, ASTE SANTUA, OSTIRAL SANTUA, CORPUS EGUNA, URRIA, ELIZKIZUNAK, ELIZA, GIZONAK, APAINGARRIAK, ETXEAK, JESUSEN BIHOTZAREN IRUDIA, ESPAINIAKO BANDERA, LOREAK, LIZAR ARRAMA, ZURI-URDIN BANDERAK, LUTOA, BELTZA
Prozesioak egun hauetan izaten ziren: Aste Santuetan, Ostiral Santu egunean, Corpus egunean eta urriaren lehenengo igandean. Aste Santuko prozesioa arratsaldean egiten zen. Elizkizun bat egiten zen elizan eta ondoren, gizonek irudi batzuk hartu eta hauek eramanez egiten zuten prozesioa. Corpus egunean, etxe guztietan apaingarriak jartzen ziren, hala nola, Jesusen Bihotzaren irudiak, lore batzuk... Arkuetan lizar “arrama” (adar) batzuk jartzen ziren eta lurrera belar bereziak botatzen ziren. Balkoietan, banderak jartzen ziren, batetik, Espainiako bandera eta, bestetik, zuri-urdin koloreko banderak. Izeba hil zenean, maindire zuri batzuk jarri zituzten oihal beltz batekin, luto moduan.