NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

01 Aurkezpena eta herriko emagina

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Ahaideak, familia eta herentzia
  •       - Auzolan
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Orokieta
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Noain Insausti, Beatriz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

BASABURUA, OROKIETA, EMAGINA, MEDIKUA
Beatriz Noain Insausti Arotzenean bizi da. Beatriz 1940ko ekainaren 29an jaio zen Orokietan, “Barrio de la Ferreria”n, Celestino etxean. Celestino bere aita zen. Herriko emaginak Maria Albiasu zuen izena eta Barrio de la Ferrerian bizi zen, Beatrizen amaren erditzeetan laguntza handikoa izan zen familiarentzat. Medikua Jauntsaratsen bizi zen eta emaginak laguntzen zuen ahal zuen guztian. Beatrizek dio horrela emakumeak kontent zeudela, medikua, Saldiasekoa zena, “bruto” samarra baitzen.