- Español
- Euskara
- English
- Français
12 Lanbideak, kontrabandoa eta emakumeek egindako lanak
BASABURUA, OROKIETA, ABELTZAINTZA, KONTRABANDOA, TABERNA, EMAKUMEAK
Beatrizen familiak nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egiten zuen, baina horrekin nahikoa ez zuenez, kontrabandoan aritzen zen. Beatrizek azaltzen du kamionetan gari zakuak ekartzen zituztela eta beti guardia zibilaren beldurrez zeudela. Anekdota gisa, bere ahizpa 17 urterekin 100 kiloko zakua garraiatu zuela eta osaba-izebaren etxean laguntzen zebilen mutilari aizkora apustuan irabazi ziola azaltzen du Beatrizek. Emakumeek orduan lan asko egiten zuten eta, haurdun zeudenean, lanean ibiltzen ziren ere bai. Emakumeek etxeko lanaz gain, kanpoko lanetan laguntzen zuten (segarekin, patatak jasotzen…) eta haur txiki bat bazuten, sehaskan utzi eta joan eta etorri ibiltzen ziren. Beatrizek dio lan askotan ibili zela, Igoako tabernan inauterietan 10 urtez sukaldari ibili zen eta oso errespetatua izan zela azpimarratzen du. Ondoren, Lorentxo (Iruñera bidean zegoen tabernan) eta Hotel Olaibarren egon zen. Igoara joan-etortzeko, mutil nagusiak autoz eramaten zuen.