NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

20 Txerri hilketa

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Sukaldaritzako ezaguerak eta dietak
  •       - Elikagaiak lortzea eta prestatzea
  •       - Giza jarreren erabilerak eta arauak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Orokieta
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Noain Insausti, Beatriz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

BASABURUA, OROKIETA, TXERRIA, TXISTORRA, ODOLKIAK, URDAIA
Orokietan txerri hiltzaile bat zegoen. Gutxienez hiru gizonen artean hil behar zuten txerria. Txerrikia txikitzen zuen makina bakarra zutenez zonako herri guztietan, etxe bakoitzeko txerria egun desberdinetan hiltzen zituzten. Gizonezkoek hiltzen zuten txerria, baina ondoren txistorra, urdaila eta beste jatekoak egiteaz emakumeak arduratzen ziren. Hilketa egunean, txerriaren bizkarrezurraz zopa egiten zen eta urdaiarekin, hezurkiarekin eta tripotarekin (odolkia) batera afaltzen zuten. Familia eta laguntzen zuten auzokideak elkartzen ziren eta lortutako puskak ematen zitzaizkien gertukoei.