NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

26 Maizterrak, nagusiak eta apaiza

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Giza jarreren erabilerak eta arauak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Orokieta
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Noain Insausti, Beatriz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

BASABURUA, OROKIETA, MAIZTER, ETXEAK, ENKANTEA, ERRAZIONAMENDUA, APAIZA
Lehen Orokietan hiru borda eta 12-14 etxe zeuden. Barrio de la Ferrerian bezala, maizterrak ziren herrian. Herriko etxeen nagusia Erbitin bizi zen, Oskoz familia zen (Severino, Luis eta Betina anai-arrebak), “los marqueses” deitzen zituzten herritarrek. Herritarrek apaizari asko laguntzen zioten, eta errazionamendu garaian txistorra edo zeukatena ematen zioten (emakume batek behin apaizari esandakoaren anekdota kontatzen du). Mendi enkanteetan maizterrek ezin zuten parte hartu. Maizterra isilik mantendu behar zen orduan, baina, pixkanaka, hau aldatuz joan zen eta gaur egun herritar guztiak “bezinoak” dira.