NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Lekunberriko zurgina eta mojen itoginaren historia


ANECDOTA, CARPINTERO, MONJAS
Lekunberriko zurgina eta mojen itoginaren historia. Lekunberriko zurgina deitu ohi zuten mojek itogina zutenean. Hark, baina, itogina konpondu beharrean, hautsita zegoen teila lekuz aldatzen zuen, mojek berriz deitu eta berriz berendua eman ziezaioten. Gaixotu egin zen behin, ordea, eta semeak joan behar izan zuen komentura, eta aitaren trikimailua ezagutzen ez zuenez, itogina konpondu zuen, eta aitak ez zuen berendu gehiagorik egin han.