NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Bi meza izaten ziren


MEZA, EMAKUMEAK, ARROSARIOA, EGUNERO
Bi meza izaten ziren: goizekoa eta eguerdikoa. Bigarrena eta gero gizasemeak tabernara joaten ziren salda eta oilakia hartzera. Emakumeak lagunen edo senideen etxera joaten ziren. Arrosarioak goizean meza aurretik errezatzen ziren, gero eguerdiko meza ondoan eta arratsaldean beste bi izaten ziren. Egunero otoitz egin behar zen.