NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Festak


FIESTAS PATRONALES, SANTA CECILIA, NATILLAS, Música, COMIDA ESPECIAL
Lehenago jaiak Santa Katalina egunean izaten ziren, arazoaren 25ean. 1920-24 urte inguruan dataz aldatu ziren, abuztuaren 28ra, eguraldiarengatik. Hala ere Legasako patroia Santa Katalina da eta festa egiten dute egun horretan. Lehenago festetan etxe askotan zikiroa erretzen zen eta postrerako natillak egiten ziren. Bezperan ez zen musikarik egoten. Orkestrakoek euren etxean bazkaltzen zuten, aitaren lagunak zirelako. Festetan neskak ere ibiltzen ziren. Ordu bietan dena bukatzen zen. Festetan zopa, gisatua, oilaskoa, flana, kafea...izaten zen.