NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Herriko bilerak 1


HERRI, PLAZA, IDAZTEN, IGANDEA, SAKRISTAUA
Udaleko bilerak herriko plazan egiten ziren: bost zinegotzi eta etxe bakoitzeko gizon bat joaten ziren. Amaieran denek akta sinatu behar zuten, idazten ez zekitenek gurutze bat jartzen zuten. Igandeetan, goizeko meza ondoren, aguazilak danborra jotzen zuen eta gero bandoa irakurtzen zuen, horrela jakinarazten zen herriko bilera noiz izanen zen. Sakristau batek ezkilak jotzen zituen bilera aurretik.