- Español
- Euskara
- English
- Français
Herriko festak
GALDAKETA, AMA BIRJINA, JENDEAK, GERRA
1956an galdeketa egin zuten herrian herriko festak abuztutik (Ama Birjinaren egunetik) Corpus egunera pasatzeko. Izan ere, Ama Birjinaren egunean inguruko hainbat herritan ere ziren festak. Baina jendeak ezetz esan zuen. 20. hamarkadako urte batean, Udalak herriko festak ez egitea erabaki zuen, dirurik ez zelako. Gerra garaian, 1936an eta 1937an, ez zen festarik izan. Festetan aizkora eta pilota apustuak antolatzen ziren; hasieran akordeoilari bakar bat besterik ez zen etortzen; gero Tolosako orkestina bat hasi zen etortzen, baina akordeoilari bat ere ekarri behar zuten. Garai batean gaueko hamarretan ixten zituzten tabernak; norbaitek taberna bat zabalilk zegoela salatzen bazuen, multaren erdia jasotzen zuen.