- Español
- Euskara
- English
- Français
Mezak
UDALA, ELIZA, MEZA, NAGUSIA, ALKATE
Udala beti elizaren menpean egon da, beti elizaren alde egin du. Esate baterako, Udalak debekatzen zuen inor egotea tabernan edota frontoian mezako orduan; bezperak ziren bitartean norbait tabernan sartzen bazen multa ordaindu behar zuen (baita tabernariak ere). Elizan debekatua zegoen atzean jartzea. Igandeetan bi meza izaten ziren: goizeko meza eta meza nagusia. Alkateak bere makila uzteko toki berezia zuen elizan. Okinak ogi txiki bat eramaten zuen meza nagusira eta han zatitu eta bedeinkatu ondoren gizasemeei eta mutilei bakarrik (emakumeei ez) ematen zitzaien