NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Udalak elizaren gastuak ordaintzen zituen


ELIZA, HERRIAK, UDALA, ORDAINDU
Elizako aldare berria egin zutenean herriak ordaindu zuen dena. Elizaren barruan dagoen lanpara handia Udalak ordaindu zuen. Misio guztiak ere Udalak ordaintzen zituen. Herriak ere jarri zuen ura elizan eta apezaren etxean. Hau da, Udalak elizari dena ordaintzen zion.