- Español
- Euskara
- English
- Français
Errogatibak, letaniak eta alorren bedeinkapena
ERROGATIBAK, SAN MIGEL, UDALA, APEZA
Lehortea zenean, errogatibak eta letaniak egiten zituzten, baita San Migel herrira ekarri ere. Behin Udalak errogatibak egiteko apezari 300 pezeta ematea erabaki zuen. Harria ez etortzeko ere egiten zituzten letaniak: behin zerua beltz beltza jartzen ari zela ikusi zutela, elizara joan eta letaniak egiten hasi ziren, azkenean hodeiak Eratsun aldera joan ziren. Etxeetan gurutze eta erramu bedeinkatuak jartzen zituzten. Urtero, apirilaren 25ean apeza ermitara joaten zen eta alor guztiak bedeinkatzen zituen.