NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Jentilak eta sorginak


INKISIZIOA, SORGINAK, JENTILAK, TXIMINIETAK
Inkisizioaren garaian, sorginak zirela eta, Logroñotik apez bat etorri omen zen herrira jendearekin hitz egitera. Jentilak bazirela esaten zen lehen; ba omen dago leze txiki bat herri ondoan eta esaten zuten han bizi zirela jentilak. Esaten zuten txikiak zirela eta etxeetan sartzen zirela tximinietatik beheiti.