NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Ituren eta Zubietako euskara


BAZTÁN, BORTZIRIETA, MALERREKA, ZUBIETA
Eskualde osoan goi nafarrera egiten bada ere, azpieuskalki gisa Baztangoa ezberdinagoa da. Bortzirietakoa eta Malerrekakoa ez da hain ezberdina. Basaburu txikikoa berriz bai. Zubieta muga horretan dago eta zehozer nabaritzen da. “R” eta “S” ezberdintasun nagusitzat jotzen du Andresek (esan-erran, beste-bertze...) baina ez omen dira hain ezberdin nahiz eta beste ezberdintasun batzuk ere aipatzen dituen, hala nola: doinua eta azentoan (batez ere toponimo luzeetan), lexikoan (oso-hagitz, aurre-aintzin...), erakusle batzuetan (hark-harek, haiek-hek...) “P” eta “D” (pake-bake, pago-bago...), eta “du” aditz laguntzailean “do” esatea.